6 urte eta (ia) 6 hilabeteren ondoren…
Ezkontzen gara!
2026.06.06
Tokia
Zeremonia
Ezkontza Lezoko San Joan Bataiatzailearen Parrokian ospatuko da. Zeremonia 2026ko Ekainaren 6an izango da.
Goiko Plaza, 20100 Lezo
Bazkaria
Koktela, bazkaria eta festa Donostiako Catalonia Hotelean izango dira, XVII eta XVIII. mendeko komentu zahar bat, San Bartolome mendixkan kokatutako leku berezi bilakatu dena.
San Bartolome Gaina, 9, 20009 Donosti
Gure Istorioa
Esaten dute gauza onak su apalean egiten direla... Anek hainbesteko patxadaz hartu zuen, 2015ean alemaneko klaseetan elkar ezagutu arren, bost urte beranduago arte ez zuela klik egin. Orduan hasi zen gure istorioa.
Konfirmazioa
Mesedez, baieztatu bazatozen eta autobusean tokia behar duzun
Baieztatu bazatozela2026ko Apirilaren 30-a baino lehen baieztatu
Informazio Gehigarria
Autobus Zerbitzua
Autobus zerbitzua eskainiko da zeremoniaren tokitik bazkariko tokira. Ordutegia zehaztuko dugu data gerturatzean.
Janzkera Kodea
Ez dago! Etorri erosoen sentitzen zareten bezala eta ospatzeko prest.
Ezkontza Zerrenda
Gure ezkontzan oparirik handiena zuen presentzia da! Gure bizitzako egun ahaztezin honetan lagundu nahi ezkero...
Ezkontza Zerrenda IkusiNola iritsi?
Joan-etorriak errazteko, garraio publikoa erabiltzera animatzen zaituztegu, gure hasierako momentu asko elkarrekin bizi genituen lekua ;)
Autobusa
- E1 Linea: Donostia (Gipuzkoa Plaza) - Pasai Antxo - Errenteria - Lezo. Maiztasuna: 20 minuturo.
- E3 Linea: Donostia (Ospitaleak) - Arcco - Loiolako Erribera - Pasaia - Errenteria - Lezo. Maiztasuna; 60 minuturo.
Bi lineentzat: hurbilen dagoen geltokia Jaizkibel etorbidea (Ijurko) da. Ordutegiak Lurraldebus-en webgune ofizialean kontsultatu.
Renfe
Hurbilen dagoen geltokia Lezo-Errenteria da — Cercanías C-1 linearen geltokia. Handik, oinez jarraitu dezakezue (gutxi gorabehera 10 minutu).
Autoa
Lezoko Polikiroldegiaren inguruan aparkatzea gomendatzen dugu, gertu dago eta lekua egoten da.
Google Maps-en ikusi